XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Suillus variegatus (Swartz: Fr.) Kuntze

Sin.: Boletus vanegatus Swartz: Fr.

Eusk.: Pinudi-onddo klorousaina. Cast.: Boleto variegado. Cat.: Mataparent clapat. Fr.: Bolet tacheté.

S. vanegatus ere fungosi sekziokoa da.

Beraz, pinuen sinbiontea da.

Txapela hemisferiko eta kanpai formen tartekoa, 15 cm-rainoko diametrokoa.

Txapeleko azala lehorra eta eguraldi hezean apur bat liskatsua.

Gainezkako ertza, barnera sartua.

Estaltzen duten ezkatek pitzatu itxura ematen diote.

Lasto-hori eta marroiska-hori tarteko kolorekoa, eta beronetan ilupa ilunagoa nabari daiteke.

Hanka zilindrikoa edo klabiformea oinaldean, mardul samarra.

4-12 cm-ko altuera eta 1,5-4 cm-ko lodiera.

Dena txapelaren kolorekoa.

Hodiak motzak eta adnatuak edo ia dekurrenteak; aise aska daitezke eta oliba-horia eta oliba-marroi tarteko kolorekoak dira.

Poroak biribilkatuak, neurri ttiki edo ertainekoak eta hodien kolorekoak.

Mamia zuriska da, horiska hankaren goialdean, eta oinaldean laranja eta arrosa ilunaren tartekoa, eta ebakitzerakoan pittin bat urdinera jotzen du.

Zapore ahul edo pittin bat mingotsa, eta jateko aukera kentzen dion lixiba usaina, nahiz eta mikologo batzuen ustez jangarria izan.

Pinadietan ateratzen da urte guzian zehar, hilabete hotzetan ezik.